GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Jasanezina


Espainiar Estatuko apezpikuek Eliza katolikoaren barruan emandako abusuen biktimen erreparaziorako protokoloa sinatu dute, baina ez edukiarekin bat egiten dutelako, Vatikanoak (berriro ere) esku hartu duelako baizik. Apezpikuek deserosotasuna adierazi dute eta euren ardura saihesten saiatu dira. Normala denez, biktimak ez daude onartzeko prest eta apezpikuei trabak ez jartzeko eskatu diete. Eliza katolikoaren barruan hainbesteko sufrimendua eragin duen auzia izanda, jasanezinak dira apezpikuen jarrera eta adierazpenak.