11 DIC. 2013 Les Luthiers Euskal Herrira itzuliko da 2014an, «Lutherapia» aurkeztera GARA DONOSTIA Martxoaren hasieran umorista talde argentinarra Euskal Herrira itzuliko da ikuskizun berria aurkeztera. Psikoanalisia da «Lutherapia» emanaldiaren gai zentrala: Marcos Mundstock medikua da eta Daniel Rabinovich pazientea. Psikoanalisi saioak obra musikalen arteko lotura gisa erabiltzen dituzte. Umoristek beraiek esan bezala, «`Lutherapia' gure karrerako harribitxia da, taldearen historiako emanaldirik onena». Taula gainean 45 urte pasatu ostean (irailean ospatu zuten urteurrena), oraindik ere barre algarak sortzen jarraitzen du laukoteak. 2012 eta 2013 urte bitartean Estatu espainolean zehar bira bat eskaini dute ikuskizun horrekin, eta 105.000 ikusle bertaratu ziren. Oraingoan Bilbon eta Donostian izango dira, 2014ko martxoaren hasieran; hilaren 1,2 eta 3an Bilboko Euskalduna jauregian izango dira. Eta 6,7 eta 8an, berriz, Donostiako Kursaal entzunaretoan.