20 MAR. 2014 Bilbo Fant-ek bere XX. edizioan parte hartzeko epea itxi berri du Fanteko XX. edizioak -maiatzaren 9an hasiko dena- filmak aurkezteko epea itxi du, eta 37 herrialdetako 576 film jaso ditu. Iaz baino 92 film gehiago aurkeztu dira oraingoan. Bestalde, epaimahaia Matthew Robbinsek, Carlos Arecesek eta Andrea G. Bermejok osatuko dute.