GARA Euskal Herriko egunkaria
Udate

DSS2016 errealitate egitera dator Pablo Berastegui zuzendaria


Eason kokatutako 2016 Gunean, gosari informal batean aurkeztu zuten atzo Europako Kultur Hiriburutzaren proiektuaren zuzendari orokorra, Pablo Berastegui iruindarra. Besteak beste Madrilgo Matadero sorkuntza garaikideko zentroko koordinatzaile izandako kultur ekoizleak Donostia 2016 proiektua errealitate bihur dadin laguntzera datorrela adierazi zuen. «Kulturaren ospakizun» gisa ulertzen du berak egitasmoa.

Azaldu zuenez, era ezberdin batean egin nahi dituzte gauzak, herritarren parte-hartzea sustatuz. Kultura ulertzeko modu berri bat izateaz gain, antolatzeko bertze eredu bat erakusteko aukera ere bada Berasteguirentzat.

Aho batez izendatu berri duten zuzendariarekin batera izan ziren prentsaurrekoan Patronatua osatzen duten erakundeetako ordezkariak eta hiriburutza lantaldea. Hain zuzen, Cristina Uriarte Lakuako Kultura sailburua, Ikerne Badiola Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura diputatua eta Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea izan zituen ondoan nafarrak.

Nabarmendu zituen ideien artean, proiektuak etorkizuna duela eta «ematen duena eta agertu dena baino gehiago» landu dela baieztatu zuen. Ildo horretatik, argitu zuen bera ez datorrela deus berririk sortzera, egitasmoa jada existitzen delako eta bera «lantaldeko beste kide bat» izanen delako. Taldea aipatuta, oraindik jendearekin harreman gutti izan duela aitortu zuen (ostiralean bertan aukeratu zuten zuzendari 42 hautagairen artean), baina lehenengo «bibrazioak» onak direla adierazi zuen.

Urrian hasiko da

Pablo Berasteguik jakinarazi zuenez, urrira arte ezin da lantaldean sartu, zabalik dituen lan batzuk itxi behar dituelako. Jakitun da denbora ez dutela alde DSS2016an, baina halako proiektu batean «beti daude baldintzatzen duten gauzak», eta hala izanda ere, kasu honetan gelditzen den denbora nahikoa dela deritzo 2016 «guztiok nahi duguna» izateko: hiriarentzako «momentu historiko» bat. Bere ustez, orain presazkoena herritarrei DSS2016 «elkarrekin landu beharreko proiektu garrantzitsu bat» dela helaraztea da.

Bere aldetik, proiektua errealitate egiteko eta ongi ateratzeko ahal duen lan, ilusio eta esperientzia guztia jarriko duela agindu zuen.

Berástegui no es euskaldun aún; el 95% de su equipo, sí

Pablo Berástegui no habla euskara, «todavía», matizó. Para Juan Karlos Izagirre, ello no quita para que sea «el mejor director posible». Recordó el alcalde que los criterios lingüísticos los marca Bruselas y en ellos se exige que el director sepa inglés, pero no euskara, ni castellano. Al margen de ello, Izagirre apuntó que la capacitación concreta del director «no quita que el proyecto sea euskaldun. Si algo tiene es la defensa de lenguas minorizadas. El 95% del equipo sabe euskara», apuntó.

Los periodistas preguntaron por ello después de que minutos antes el presidente de Sortu, Hasier Arraiz, hubiera dicho en Radio Euskadi que «es un error» que el director de Donostia 2016 no sea euskaldun. Matizó que entiende que se requiere «un gran esfuerzo» para lograr consensos entre todas las instituciones, pero añadió que «el euskara no puede ser el sacrificado». La víspera, la polémica fue alentada en Twitter por voces como la de Joseba Alvarez, que dijo sentir «vergüenza» por la designación y argumentó que Berástegui «no conoce directamente la cultura vasca». «Las opiniones son totalmente libres y respetables, pero aquí todo el mundo tiene sitio», apuntó Izagirre. GARA