GARA Euskal Herriko egunkaria
HITZORDUA

Bihar abiatuko da Ondarroako Literatur Amuak jaialdia


Bihartik igandera bitartean literatura izango da hizpide nagusi Ondarroan, Literatur Amuak jaialdiaren 3. edizioaren hastapenarekin batera. Jaialdiaren zutabeak Augustin Zubikarai bekaren banaketa ekitaldia, nanoipuin lehiaketaren sari banaketa eta Literatur Amuak irakurle taldearen lehen saioa dira, baina, horretaz gainera, liburu aurkezpenak, dantza, musika eta antzerkia ere izango dira. Egitarau osoa Ondarroako Udalaren webgunean (www.ondarroa.eu) kontsulta daiteke.