19 NOV. 2014 BERTSOLARITZA Sei bertsolarik jokatuko dute ostiralean Izeta sariketako finala Ostiralean Elizondon jokatuko den Izeta sariketako seikoa honakoa da: Alazne Untxalo (Ituren), Maddalen Lopez (Lesaka), Saioa Alkaiza (Antsoain), Oier Amiano (Elizondo), Kotte Plaza (Irurita) eta Ioar Tainta (Lesaka). Finala Baztango Errugbi Taldeko elkartean (BRTetxea, antzinako Alkartetxean) izango da eta Fernando Anbustegik aurkeztuko du. Epaile lanetan Saioa Mitxelena, Jon Abril eta Mikel Altzuart arituko dira. Saioa mahai bueltan egingo da, afalostean. 21.00etan izango da afaria eta 22.00etan saioa.