GARA Euskal Herriko egunkaria

Gasteizko Mendiak parke natural izateko eskatu diote Lakuari


Arabako Aldundiak eta hiriburuko Udalak Gasteizko Mendiak parke natural izendatzeko eskatu diote Lakuari eta uko egin diote Gobernuak proposatzen duenari; alegia, mendiak kontserbazio bereziko eremu (KBE) katalogatzeari.

Lakuak ekainean iragarri zuen ez zuela aurrera jarraituko mendiak parke natural deklaratzeko tramitazioarekin, administrazio batzordeak eta lurjabeak ez zeudelako ados, horrek erabilerak mugatuko lituzkeela-eta.

Arabako bi instituzio nagusien aburuz, aldiz, KBE izendapena ez da nahikoa, adibidez ez dituelako espresuki frackinga, tentsio handiko lineak eta egitura eolikoak debekatzen. Hori dela-eta, berriro eskatu diote Lakuari inplikatutako alde guztiak aseko dituen dokumentu bat lantzeko.