GARA Euskal Herriko egunkaria
LITERATURA

«Aurretik, ondoren» albuma saritua


Tarttalo argitaletxeak iaz euskaratu eta kaleratu zuen Anne-Margot Ramsteinen eta Matthias Aregiren «Aurretik, ondoren» album ilustratua saritu dute Bolognako Liburu Azokan. Epaimahaiaren hitzetan, denboraren joana bikain irudikatzen du liburuak. «Ilustrazioak grafikoak dira, argiak, garbiak, paleta aberatsez margotuak», gaineratu dute epaimahaiko kideek.