09 MAR. 2015 ARRIGORRIAGA Pagasarrin desagertutako gizon baten gorpua aurkitu du Ertzaintzak Ertzaintzak Pagasarri mendiaren inguruan desagertutako gizon baten gorpua aurkitu zuen atzo. Gasteizko Gobernuko Segurtasun Sailak berri-agentziei azaldu zienez, 17.00ak aldera senitarteko batek abisua eman zuen gizonaren ibilgailua Pagasarri mendiko hegal batean amilduta zegoela jakinarazteko. Helikoptero bat eta Ertzaintzako mendi taldeko agenteak Arrigorriagara hurbildu ziren gizonezkoa aurkitu eta erreskatatzeko asmoz, baina, tamalez, aurkitu zutenerako gizonezkoa hilda zegoen jada.