15 MAR. 2015 HEMEROTEKA Datuak eta pertsonak mintzo Edu Zelaieta Datua mintzo: Europan baino %40 gutxiago inbertitzen du unibertsitatean Jaurlaritzak. Zenbakia Jaurlaritzak berak emana da, 2011-2014ko unibertsitate planaren gaineko ebaluazioan. Datua mintzo berriz: Barne Produktu Gordinaren %0,84ko diru-inbertsioa egiten ari da egun Lakua. Alabaina, 2008an, %0,97 bideratzen zen unibertsitateetara; hau da, Deustuko Unibertsitatera, Mondragon Unibertsitatera eta, bereziki, publikoa den Euskal Herriko Unibertsitatera. Aurrera begirako egitasmoa mintzo: Cristina Uriarte sailburuak adierazi du, plan berriaren aurkezpenean, hobe dela helburu handiegirik ez finkatzea: 2018rako %1 inbertitzeko asmoa agertu du Jaurlaritzak. Helburuak betetzera -ikusi egin behar-, 0,03ko aldea litzateke hamar urteren buruan. EHUko irakasle ugari mintzo: Bolognak ekarritako aldaketak, berrikuntza horrek irakasleekiko zituen egokitzapen-eskakizun handiak tarteko, unibertsitate publikoaren diru-iturri nagusia urritzen ari zela egin (nahi izan) dira. «Lan gehiago eskatu digute baliabide gutxiagorekin». (...)