Amagoia Mujika Telleria|25/07/2020
Nola piztu herritarrak hizkuntza errealitatea euskararen alde astintzeko?

Euskararen erabilera pizteko formula magikoaren bila bezala dabil euskalgintza, formula magikorik existitzen ez dela jakitun. Jakina dena da herritarrak piztea, aktibatzea, beharrezko baldintza dela hizkuntza errealitatea astintzeko. Aktibaziorako prozesuak eta gakoak ikertu ditu Soziolinguistika Klusterrak azken lau urtean, argi printza batzuk eskaintzeko.