Donostiako harresiaren eraisketa, duela mende eta erdi

l863ko maiatzaren 4a astelehen euritsua zen. Donostiako Udalak harresien eraisketaren ekitaldi ofiziala egin zuen. Sasoiko kazetek ziotenez, hiriko bizilagunak harresiaren inguruan elkartu ziren goizean. Segizioak, musika bandaren eta zenbait abesbatzaren atzean, Santesteban maisuak konposatutako “Himno al derribo de las murallas” abestu zuen. Ereserkiaren letrak honela dio: «...un muro le oprimía, un símbolo de guerra, el muro ya por tierra, verá deshecho al fin» («harresi batek zapaltzen zuen, gerra sinbolo batek, azkenik harresia lurrean, deseginda ikusiko du»). Ekitaldiaren buruan Donostiako alkate Eustasio Amilibia zegoen, eta harresiaren lehen harria kendu zuen. Hondakinen parte bat Santa Katalina aldera eraman zuten, paduretako betegarri gisa. Sasoi hartan Donostiak 8.000 bizilagun zituen. Urumeaz bestaldetik egindako argazkian, gotorlekuen eraispenaren ondoko lehen zuloa ikusten da, eta, zuloaren parean, Hornos izenarekin ezagutzen zen kuboa, eta, aurreraxeago, Amezketa kuboa. Irudi hau, balio ikaragarriko beste batzuekin batera, Kutxatekako Munoa funtsekoa da.

«Ez nuen inoiz pentsatu ni kirolaria izan nintekeenik, are gutxiago maila honetan»

«Pertsonalki, greba oso gogorra izan da, baina merezi izan du»
Sinetsarazi nahi digute, baina...
