NAIZ.INFO
IRUÑEA

UPN eta Gobernu espainiarraren jarrera salatu du ESAITek

Gobernu espainiarraren eta UPNren jarrera salatu nahi izan du ESAITek Espainiako itzuliaren hasierarekin bat eginez Iruñeako kaleetan egitekoa zen ekimenak jaso duen debekuaren aurrean.

ESAITeko kideek Iruñean eman duten prentsaurrekoa. (Idoia ZABALETA/ARGAZKI PRESS)
ESAITeko kideek Iruñean eman duten prentsaurrekoa. (Idoia ZABALETA/ARGAZKI PRESS)

Gobernu espainiarraren eta UPNren jarrera salatu du ESAITek Iruñean eman duten prentsaurrekoan. Espainiako itzuliaren hasieraren harira, Euskal Herriaren nazio eskubideen aldarria Iruñeako kale nagusietara eramatekoak baziren ere, Baluarteko plazara aldatu behar izan dute ekimena debekuaren ostean.

Euskal Herriaren nazio eskubideen defentsarako ekimena egingo du, beraz, ESAITek larunbat honetan, «Euskal Herria babestu eta indartzea euskal herritarrei dagokigulako». Kalera euskal sinbologiarekin irteteko deia luzatu dute, «Euskal Herria ez da eta Espainia».

Bestalde, astelehenean Arratera egitekoak diren martxak bere horretan jarraitzen duela adierazi dute.