NAIZ.INFO
COLLADA DE LA GALLINA

Valverderentzat izan da Vueltako zortzigarren etapa

Alejandro Valverde (Moviestar) izan da Espainiako Vueltako zortzigarren etapako garailea. Joaquim Rodriguezek (Katusha) jarraitzen du lider eta Froomek (Sky) denbora galdu du.

Valverde nagusitu da Collada de la Gallinako helmugan. (Jose JORDAN/AFP)
Valverde nagusitu da Collada de la Gallinako helmugan. (Jose JORDAN/AFP)

Moviestar taldeko Alejandro Valverde izan da Espainiako Vueltako zortzigarren etapako irabazlea. Lerida eta Collada de la Gallina artean lehiatu da 174 kilometroko etapa eta Joaquim Rodriguez (Katusha) izan da bigarren. Lidertzari eusten dio modu horretan.

‘Purito’ eta Contadorren (Saxo Bank) aurretik sartu da helmugan eta Chris Froome (Sky) britainiarrak 14 segundu galdu ditu gaurkoan.

Sailkapen nagusian, 32 segundu ateratzen dizkio Rodriguezek Froomi, 40 Contadorri eta 50 Valverderi. Igor Anton zortzigarrena da.

Jarraitu Espainiako Vuelta NAIZen webgune berezian.