Naiz.info
Donostia

Kontxako Banderako sailkapen froga jokatuko da gaur

Kaiku, Urdaibai, Hondarribia, Tiran, San Pedro eta Pasai Donibane dira Kontxako Banderara sailkatzeko faboritoak. 24 traineru lehiatuko dira sailkatze estropadan. Emakumezkoetan, zazpi izango dira.

Guztira 31 traineruk, gizonezkoetan 24 eta emakumezkoetan 7, bilatuko dute gaur Kontxako Banderan leku bat izatea.

Emakumezkoek irekiko dute sailkatze estropada, 17.30ean, eta ordu erdi beranduago abiatuko da gizonezkoen lehia.

24 ontziak bi taldetan banatuko dira. A taldean izango dira faborito nagusiak, San Miguel Ligan ari direnak: Kaiku, Hondarribia, Urdaibai, Tiran, San Pedro, San Juan, Castro, Astillero, Portugalete, Pedreña, Zumaia eta Zierbena. 

B taldean, bestalde, ARC-1 kategorian aritzen diren ontziak izango dira, baita Galiziako Ligakoak ere. Camargo, Chapela, Elantxobe, Getaria, Hibaika, Lekittarra, Ondarroa, Orio, Santurtzi, Santoña, Trintxerpe eta Zarautz.

Sailkapena lortzen duten traineruen artean zozketa egingo da arratsaldeko 19.15ean, igandean irteera puntuan izango duten postua jakiteko.