NAIZ.INFO
DONOSTIA

Grebarekin bat egin du EPPK-k

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak ere bat egin du asteazkeneko greba orokorrarekin, ohar baten bidez. Bertan osteguneko Gudari Egunari ere aipamena egiten dio eta alde soziala eta alde nazionala «txanpon berean» daudela berresten du.

Grebari buruz hauxe diote euskal preso politikoek: «Egoera erreparatuz, ez da tamalez burutu beharko dugun greba bakarra, ez eta azkena ere. Gure esku dago, egoerari aurre egin eta errotik aldatzea. Pairatzen duguna eraldatzea posible baita. Inperialismoa kapitalismoaren mailarik gorena denez, Espainiaren zein Frantziaren inposaketa borrokatuz gizarte berri baten alde borrokatzen ari garela argi agertzen zaigu: Estatu horiexek dira euskal jendeak sufritzen duen egoeraren erantzuleak, arestian esan bezala bakarrak ez izan arren».