NAIZ.INFO
DONOSTIA

Bermeoko atunketari batek piraten erasoa saihestu du Indikoan

Bermeoko ‘Izurdia’ atunketariak piraten erasoa saihestu du Ozeano Indikoan, Somaliako kostaldean arrantzan ari zela.

Bermeoko ‘Izurdia’ atunketariak piraten erasoa saihestu zuen atzo arratsaldean Ozeano Indikoan, Somaliako kostaldetik 350 milia ingurura arrantzan ari zela, Cepesca Arrantza Konfederazio Espainiarreko iturriek adierazi dutenez.

Eraso ahalegina 19.00ak aldera gertatu zen. Atunketariak segika zihoakion txalupa bat ikusi zuen eta patroiak segurtasun protokoloa martxan jarri zuen. Ontzian zihoazen guardia armatuek zenbait tiro egin zituzten «airera» eta erasoa saihestea lortu zuten, Cepescaren arabera.

Ondoren, atunketariak inguru hartatik alde egin zuen.