NAIZ.INFO
BILBO

Uruguaiko presidente Jose Mujicak Muxika bisitatuko du, bere arbasoen sorterria

Uruguaiko presidente Jose Mujicak datorren asteazkenean Muxika (Bizkaia) bisitatuko du, bere arbasoen sorterria baita.

Jose Mujica, Uruguaiko presidentea. (Miguel ROJO/AFP PHOTO)
Jose Mujica, Uruguaiko presidentea. (Miguel ROJO/AFP PHOTO)

Uruguaiko Presidentziak bere webgunearen bitartez jakinarazi duenez, Jose Mujicak bere arbasoen jaioterria den Muxika herria bisitatuko du datorren asteazkenean, azaroak 21.

Horrez gain, Euskal Herrian barrena hainbat leku bisitatuko ditu: Bilbo, Donostia, Mondragon Unibertsitatea eta Mondragon Korporazio Kooperatiboa. Patxi Lopez lehendakariarekin ere bilduko da.

Estatu espainolean egingo den Iberoamerikako Estatu eta Gobernu buruen Goi Bileran parte hartuko duela aprobetxatuta egingo ditu bisitok Mujica presidenteak.