
Juan Karlos Izagirre, Luis Intxauspe eta Andoni Gartzia, Donostia, Hernani eta Astigarragako alkateak, hurrenez, hurren, eta Iñaki Urrizalki, Uraren Euskal Agentzia-URAren zuzendariak akordioa sinatu dute, Urumea ibaiaren behe arroan uholdeek eragin ditzaketen kalteak saihesteko.
Akordioan erakundeen arteko elkarlana zehazten da eta sinatzaile bakoitzaren konpromisoak.
URAk konpromisoa hartu du Urumea ibarreko behealdeko azterketa hidraulikoetan aurreikusten diren ekimenak finantzatzeko eta aurrera eramateko. Lan horien helburua uholde arriskua murriztea, finkatutako guneetan.
Donostia, Astigarraga eta Hernaniko udalek, bere aldetik, beren hirigintza planetan aldaketak egiteko konpromisoa hartu dute, uholde arriskua murriztu eta «eginbeharreko ekimenak ahalbidetzeko». Horretarako behar den lorzorua lortu eta URAren eskura jartzeko, agentziak uholde arriskua txikitzeko egin beharreko obrak egin ditzan.
Akordioak aurreikusten duenez, jarraipen batzorde bat osatuko dute erakunde sinatzaileek.
Urrizalkik azaldu duenez, guztira 18 ekintza aurreikusten dira Urumean, 60 milioi euroko kostuarekin.
Izagirrek erakunde desberdinen arteko «errespetua eta elkarlanaren» garrantzia nabarmendu du eta Egia, Txomin eta Martuteneko zubiak aipatu ditu Donostiarako lehentasun gisa.
Hernaniri dagokionez, Karabeleko zubia eraitsi eta berri bat eraikitzea da lehentasuna, alkateak esan duenez. Astigarragan, berriz, AHTren ibilbide osoa zehaztu arte itxarongo dute zer egin behar den erabaki aurretik.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial
