Naiz.info
Damasko

Siriako gatazkan 60.000 lagun baino gehiago hil dira, NBEren ikerketa baten arabera

Iragan urteko martxotik Sirian piztutako gatazkan 60.000 lagun baino gehiago hil direla jakinarazi du NBEk, ikerketa «zehatz» batean oinarrituz.

NBEren ikerketa zazpi iturri ezberdinetatik jasotako informazioarekin osatu da eta 2011ko martxoaren 15etik 2012ko azaroaren 30era  59.648 lagun hil direla baieztatu dute.

NBEko Goi Komisariatu Navi Pillayk adierazi duenez, azarotik hona gatazkak bere horretan jarraitu dute eta hildakoen kopurua, beraz, 60.000tik gorakoa da. «Uste genuena baino altuagoa da hildakoen kopurua, oso zifra harrigarria», esan du.

NBEren ikerketaren kaleratzea, Damaskon izandako hilketa berri baten ondoren jazo da.

Tokiko aktibisten arabera, 30 lagun hil dira airez gasolindegi baten aurka egindako eraso batean.