
Juventusek egintzat jotzen utzi Fernando Llorente Athleticeko aurrelariaren fitxaketa eta honek zuri-gorriekin duen kontratua amaitzean Italia aldera joko duela uste du.
Hala adierazi du taldeko kirol zuzendaria den Giuseppe Marotta-k Radio Anch'io-n egin dioten elkarrizketa batean. Haren arabera, Athletic egoeraren gainean dago eta honek egin dezakeenaren gainetik Llorente uztailetik aurrera Juventuseko jokalari izango dela esan du.
Hala ere, ‘La Gazzetta dello Sport’ kirol egunkariaren arabera, talde italiarra Llorente urtarrilean bertan fitxatzeko asmotan dabil. Egunkari honen arabera, aurrelaria eta talde italiarrak jada iritsi dira akordiora eta Athletici eskaintza bat egitekotan dira.

Euskal Herria
Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

Fiestas
Zubietarrak eta iturendarrak, joare soinuz naturaren ernatzea irudikatzen

Euskal Herria
‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Música
Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Salud
