«Herrietako eguneroko lanetik eraiki behar dugu Euskal Herria»
Azken hauteskunde espainoletan Senaturako Amaiurko hautagaia izan ostean, Baztango zinegotzia den Maite Iturre Udalbiltzaren berreraikuntzan sartu da buru belarri. Bere helburu eta gogoak azaldu dizkigu elkarrizketa honetan.

Egun gutxi falta dira larunbaterako, zer nolako gogoarekin hartzen duzue Udalbiltzaren berreraikuntza?
Ilusio handiz eta gogo osoz. Udalbitza jada bere garaian emateko asko zuen erakundea zen, baina guztiok dakigu zer gertatu zen eta orduan ezin izan zuen bere potentzialitate guztia garatu. Baina orain eszenatoki politikoa erabat desberdina da eta horrek laguntzen du Udalbiltzak bere potentzialitate guztia garatzeko aukera zabaltzen. Lan asko egin beharko da, hori seguru, baina horretarako ere bagaude.
Zuk esan bezala ez zarete zerotik hasten. Zein balio dauka aurreko Udalbiltzak egindakoa?
Oso handia. Gurekin aritu izan dira Loren Arkotxa eta Jesus Mari Agirrezabala, bere garaian Udalbiltzan ibilitakoak, eta haiek luzatu digute aurrera egiteko beharra. Bai Udalbiltzako bai Udalbideko esperientzietan gauza onak eta gauza txarrak ikusi ahal dira eta horietatik ikasten saiatu behar gara. Orain arte talde sustatzaileak egin duena, hain zuzen ere, gogoeta bat izan da: gauden momentu honetan zer den interesgarria dagoenetik, zer berri izan daitekeen interesgarri momentu honetan eta abar. Horrela hasi gara pixka bat bidea zabaltzen, baina edozein kasutan, zuzendaritza berriari egokituko zaio bide hori jorratzea.
Zein da udal hautetsien elkarlan honen balioa?
Gure bost printzipioetako bat Euskal Herria nazio bezala eraikitzea da. Eta eraikitzeko modu asko daude, alde batetik, aldarrikapen eta diskurtsoekin, baina baita ere, eta horretan sinisten dugu, eguneroko lanetik herrietan, behetik, eraiki behar dugu Euskal Herria. Bestalde, zinegotziei Euskal Herri osoko beste zinegotziekin esperientziak, beharrak eta abar elkar trukatzeko foroa eskeintzen die, betiere Euskal Herria eraikitze bidean.
Zein egiteko izanen du Udalbiltzak Euskal Herriko aro politiko berrian?
Hain zuzen ere, Euskal Herria eta euskal herritarrak beraien artean ezagutarazten, saretzen eta egituratzen laguntzea. Azken batean, bizi dugun egoera administratibo eta politikoaren ondorioz, askotan harreman gehiago izaten dugu ondoko beste lurraldeekin, beste euskal lurraldeekin baino. Beraz, papera hori dela uste dut: euskal herritarrak hurbildu, elkar ezagutarazi, bildu, saretu eta egituratu.
[eu] 404 errorea
Eskatutako orria ez da aurkitu
Beharbada dagoeneko ez da existitzen edo gaizki idatzi duzu helbidea.
Gure akatsa ere izan daiteke. Link batean klikatuta agertu bazaizu errore orri hau, abisatu iezaguzu mesedez hemen behean ageri den "Harremanetarako"-n klikatuz.
[es] error 404
La página solicitada no se ha encontrado.
Es posible que ya no exista o que hayas escrito mal la dirección.
También puede ser un error nuestro. Si te ha ocurrido al clicar en un link, avísanos por favor por medio del formulario al que puedes acceder clicando aquí abajo en "Contacto".
[fr] erreur 404
La page demandée n'a pas été trouvée
Il se peut qu'elle n'existe plus ou que vous ayez mal écrit l'adresse.
Il se peut aussi que se soit notre erreur. Si jamais cela c'est produit en cliquant sur un lien, s'il vous plaît faites le-nous savoir via le formulaire auquel vous pouvez accéder en cliquant ci-dessous sur "Contact".
[en] error 404
The page you requested was not found.
It may no longer exist or you may have typed the address incorrectly.
It could also be our mistake. If it happened to you when clicking on a link, please let us know by filling in the form that you can access by clicking down here on "Contact".

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El obispo de Gasteiz sobre las víctimas del 3 de Marzo: «Hay tensión, son de cáscara amarga»

Herri Norte rechaza las agresiones sexuales e instituciones piden que se aclaren los hechos

La "Y vasca" acumula 2.200 millones de sobrecostes y 20 años de retraso

