
Federico Lombardi Vatikanoko bozeramaileak jakinarazi duenez, Aita Santu berria aukeratzeko konklabea martxoaren 12an hasiko da.
Egun horretan, konklabean parte hartuko duten 115 kardinalek goizean meza ospatuko dute Vatikanoko San Pedro basilikan eta arratsaldean kapera Sixtinoan sartuko dira konklabea hasteko. Arratsalde horretan bertan egingo dute lehen bozketa. Aita Santu berriak gutxienez botoen bi heren jaso beharko ditu hautatua izateko.
Bozketek irauten duten bitartean, kardinalak inkomunikatuta egongo dira eta ezingo dute mezurik bidali, ezta jaso ere. Hautagairen batek nahikoa boto jasotzen duenean, ke zuriaren bidez jakinaraziko dute nor izango den Joseph Ratzingerren ondorengoa.

Euskal Herria
Ni «oleada» de ceros, ni capricho del corrector; claves para entender lo ocurrido en la PAU

Fiestas
La ridícula idea de acelerar el tiempo

Euskal Herria
«Los autos se apoyan en una información no contrastada de un medio de comunicación»

Fiestas
El txupinazo sumerge a la acalorada Iruñea en sus nueve días más desenfrenados

Gipuzkoa