Agerraldia gurasoek eskatutakoa izan da eta Instituzio, Segurtasun eta Justizia Batzordearen aurrean izango da. Bertan, Cabacasen heriotzaren inguruko auziari buruz hitz egingo dute eta Legebiltzarrari babesa eskatuko diote.
Iñigo Cabacas 2012ko apirilaren 5ean hil zen Ertzaintzaren pilotakada baten eraginez, Bilbon, Athtleticek Schalke 04 taldearen aurka jokatutako partidaren ondoren.
Ertzaintzaren jokabidea auzitan jarri izan da askotan, baita Manuel eta Josefina gurasoek ere. Erantzun eske ari dira, semearekin gertatutakoa argitzeko.
NAIZek eta GARA egunkariak kaleratutako ertzainen arteko elkarrizketek argia eman diote auziari eta aste honetan bertan estreinatutako ‘Iñigo Cabacas. Cronica de una herida abierta’ dokumentalak lekukoen, senide eta lagunen testigantzak biltzen ditu gaur hartan gertatutakoaren inguruan.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

Zestoa: El fiscal admite la sombra de violencia machista pero mantiene la petición de multas

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek
