Naiz.info
Gaza

Palestinar batek bere burua hil du su emanda, Rafahn

20 urteko gazte palestinar batek bere buruaz beste egin du Rafahn, su emanda. Bestetik, Armada israeldarrak haur bat zauritu du aurpegian gomazko pilota bat jaurti ondoren.

Rafah hirian 20 urteko palestinar batek bere buruari su eman dio eta hil egin da. Maan albiste agentziak dioenez, likido sukoiaz busti du gorputza eta su eman dio ondoren.

Bestalde, Al Jader herrian, Zisjordanian, hamaika urteko haur bat zauritu du Israelek. Armadak gomazko pilotak jaurti eta haurpegian eman dio. Beit Jalako erietxera eraman dute umea zauriak artatzera.

Beer al Mashash herrian ere izan da zauriturik. Israelgo Armadak legez kanpokotzat jotzen dituen hiru etxebizitza behera bota ditu. Palestinarrak eraistea ekiditen saiatu dira eta israelkarrek haien aurka egin dute. Bost lagun zauritu dira.