Naiz.info
Donostia

Hamabi ordutako mobilizazioa Adegik Donostian duen egoitzan

LABeko metalgintzako kideak hamabi ordutako mobilizazioa egin dute Adegik Donostian duen egoitzaren aurrean. Sektorearentzat hitzarmena izan dute aldarri nagusi.

Hamabi orduko mobilizazioa ari da burutzen LAB Adegiren egoitzaren aurrean. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)
Hamabi orduko mobilizazioa ari da burutzen LAB Adegiren egoitzaren aurrean. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)

48 ordutan 24 orduko mobilizazioak egingo ditu LABek. Lehenengo hamabi orduak gaur bete dituzte. Adegi patronalak Donostian duen egoitzaren aurrean goizeko 09.00etan abiatu dute protesta ekintza.

Egunean zehar elkarretaratzeak, kotxe karabanak eta beste hainbat ekimen antolatu dituzte. Bertan egon dira iluntzeko 21.00ak arte.

Bihar, osteguna, salaketa errepikatuko dute leku berean, beste hamabi orduz.

Ostiralean, berriz, manifestazioa deitu dute 12.30ean Adegiren egoitzaren aurretik abiatuta.

Metalgintzarako hitzarmenaren alde egiten ari dira mobilizazioak.