Andre Mari Zuriaren omenezko eguna dute gaur gasteiztarrek.
Atzo Zeledonen jaitsierak ofizialki eman zien hasiera Arabako hiriburuko jaiei, eta gaurkoan ere ez da izango aspertzeko betarik izango.
Egunsentiko prozesioarekin hasi da gaurko egitaraua, baina egunean zehar dagoen eskaintza benetan zabala da: bazkariak, pilota, animazioa...
Musika eskaintzari dagokionez, gauarekin batera iritsiko dira emanaldi gehienak. izan ere, Anje Duhalde izango da txosnetan eta Eñaut Elorrieta Aiotz plazan. Foruen plazan, aldiz, Kiko Veneno izango da taula gainean eta Falerina Lorategiko agertokian Playa Canalla taldeak eskainiko du emanaldia.