Naiz.info
Madril

Athleticek galdu egin du Bernabeun (3-1)

Real Madrilek erraz gainditu ditu zuri-gorriak, Athleticek partida serioa egin duen arren. Iscok bi aldiz, Cristiano Ronaldok eta Ibai Gomezek egin dituzte golak. [Xehetasunak]

Iscok bi gol egin dizkio Athletici. (Gerard JULIEN / AFP)
Iscok bi gol egin dizkio Athletici. (Gerard JULIEN / AFP)

Real Madril eta Bartzelonak beste liga bat jokatzen dutela agerian geratu da beste behin ere Bernabeun. Real Madrilek esfortzu handiegirik egin gabe erraz gainditu du Athletic.

Ezusteko nagusia Mikel Rico Athleticen hamaikakoan ikustea izan da. Lehen 20 minutuetan txukun aritu dira zuri-gorriak, baina Iscok gola egin du 25. minutuan eta oso eroso jokatu dute madrildarrek. Atsedenaldira joan aurretik Cristiano Ronaldok bigarrena egin du.

Bigarren zatian Valverdek aldaketak egin ditu taldea suspertzeko. Mikel Rico eta Iturraspe aulkian geratu dira eta Erik Moran eta De Marcos zelairatu dira. Athleticek jokoaren kontrola bereganatu du, baina Real Madrilek hirugarrena egin du Iscoren bitartez. Hor bukatu da partida, nahiz eta 79. minutuan Ibai Gomezek gola egin duen Athleticentzat.

Partidako albisterik garrantzitsuena zelaitik kanpo gertatu daiteke. Ander Herrerak ez du jokatu eta zenbait komunikabidek zabaldu dutenaren arabera Manchester United fitxatu dezake daotzen ordueetan.