Naiz.info
Donostia

Gipuzkoako 40 sagardogileren 8.000 botila dastatu dira Donostiako Sagardo Egunean

Konstituzio Plazan egin da Donostiako Sagardo Eguna, elkarte gastronomikoak omendu nagusi izan direlarik. 40 sagardogileren sagardoak dastatu ahal izan dira.

Jendetza bildu da Donostian, Sagardo Egunaren baitan. (Gotzon ARANBURU/ARGAZKI PRESS)
Jendetza bildu da Donostian, Sagardo Egunaren baitan. (Gotzon ARANBURU/ARGAZKI PRESS)

Elkarte gastronomikoak izan dira, sagardoaz gain, Donostiako Sagardo Eguneko protagonista nagusiak, «sagardoaren kontsumoa sustatzeko egin duten lanagatik».

Konstituzio Plazan jendetza bildu da, Gipuzkoako 40 sagardogileren zukuak dastatu ahal izateko. 8.000 botila ireki dira zaleen ahotara eramateko.

Horrez gain, 2013ko uztako lehen muztioa ere dastatu ahal izan da.