
Lakuako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburu Cristina Uriarte hezkuntza alorreko zenbait eragileekin bildu da gaur eta ‘Heziberri 2020’ plana martxan jartzea adostu dute. Bertan parte hartu dute, besteak beste, Ikastolen Elkarteak, Kristau Eskolak, EHUk eta Sortzenek.
«Hezkuntza sistemaren kalitatea eta bikaintasuna erdiesteko bideak zabaltzea da helburua», Lakuak ohar bidez jakinarazi duenez.
Euskal hezkuntzak azken hamarkadetan egin duen ibilbide luze eta emankorrean du oinarri plan horrek. Adibidez, elebitasunaren eta eleaniztasunaren ingurukoak, informazioaren eta komunikazioaren teknologien ingurukoak, aniztasunaren trataerari buruzkoak, edo elkarbizitzari buruzkoak.
ELAk sindikatuak deitu ez izana kritikatu du
Lakuako Gobernua eta Hezkuntzako eragileak curriculum berri baten osaketan sindikatuekin bat egin gabe lanean aritzea salatu du ELAk. Ildo horretatik, Lakuari «benetazko parte hartze demokratikoa bermatzeko eta akordio zabalak lortzeko» eskatu dio.

La sanción a un mando por tocamientos a una cantinera desata una reacción machista en Irun

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

