NAIZ.INFO
IRUÑEA

Idoate nagusitu zaio Barriolari lau t'erdiko bigarren kanporaketan (19-22)

Aspaldian desio zuen garaipen garrantzitsua lortu du Mikel Idoatek lau t'erdiko txapelketan Abel Barriolaren aurka.

Barriola eta Idoate gaur Iruñean. (Iñigo URIZ / ARGAZKI PRESS)
Barriola eta Idoate gaur Iruñean. (Iñigo URIZ / ARGAZKI PRESS)

Mikel Idoatek lehiatik kanpo utzi du Abel Barriola Iruñeko Labriten jokatu duten lau t'erdiko bigarren kanporaketan. Nagusi partida osoan, Txantreako aurrelariak gaztearen sasoia zer den nabarmen erakutsi du gaur.

Izan da larritasun tarterik, hala ere, Leitzakoak 18-19koa jarri duenean. Azkenean kale, Mikel Idoate nagusi eta 19-22 Iruñekoarentzat etxean jokatu duen partidan.