Hamaika kantu biltzen dituen lana da, tartean hiru abesti berri. Eñaut Elorrieta taldeko abeslariak azaldu duenez, Ken Zazpiren azken bi diskoak erronka handia izan dira, «disko bakoitzean arriskatzen dugu, erronka horietan motibatzen garelako» eta oraingo erronka honek «lan handia» suposatu du, «uste genuena baino askoz gehiago». Diskoan parte hartu duten guztien eskuzabaltasuna azpimarratu du Elorrietak, «denok jakin dugu gauzak bidean uzten eta eskuzabalak izaten».
Egitasmoaren zuzendaria Fernando Velazquez konpositore getxoztarra izan da, berak egin ditu moldaketak eta bera izango da zuzenekoetan zuzendari. Velazquezek ere Elorrietaren ildo beretik berretsi du «denok galdu dugu indibidualki, osotasunean irabazteko».
Taldeak bost kontzertu eskainiko ditu orkestrarekin batera: Abenduaren 3an, Donostiako Kursaal auditorioan; abenduaren 4an, Iruñeako Baluarte auditorioan; abenduaren 5ean, Bilboko Euskalduna Jauregian; abenduaren 12an Gasteizko Principal antzokian; eta abenduaren 13an, Donibane Lohitzuneko Jai-Alaien.
Sarrerak salgai daude eta oso gutxi gelditzen direla ohartarazi dute.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Euskal musikaren sektoreak kezkaz begiratzen dio makrokontzertuen gorakadari

Científicos que trabajan en Groenlandia alertan del riesgo de una apropiación de Estados Unidos

«Rotundo rechazo» de EH Bildu, Elkarrekin y PSE a la presencia de Desokupacyl en Zornotza
