NAIZ.INFO
IRUÑEA

Pertsona bat zendu da Sunbillan, auto istripuz

Lagun bat zendu egin da Sunbillan, gidatzen ari zen lur orotariko ibilgailua bidetik atera eta garaje baten teilatura erori ondoren, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.

Ezbeharra goizeko 10.20an jazo da, 4x4 ibilgailu bat bidetik atera eta Sunbillako Garaigarri kaleko garaje baten teilatura erori denean.

Ibilgailuaren gidaria zendu egin da, istripuak eragin dizkion zauri larrien ondorioz.

Foruzaingoak ikerketa abiatu du, gertatuakoa argitzeko.