
Proiektua Xabier Lete hil eta gutxira sortu zen, Antton Valverderi horren inguruko errezitaldi bat Iruñean egitea proposatu baitzioten, aurretik bere poemak musikatu izan zituelako.
«Nagi xamarra zegoen lana bakarrik egiteko eta eskatu zidan elkarrekin zerbait antolatzeko», azaldu du Anjel Lertxundik. Horrela konturatu ziren lagun onak izateaz gain euren arteko konplizitate artistiko bat ere bazegoela. Valverdek Leteren poemez aparte, Lizardi eta Lauaxetarenak ere musikatu zituen eta Lertxundik haien inguruko ikerketak egin zituen, beraz, bien jakintzak elkartzea izan zen jada saltokietan dugun DVDa sortzeko lehen pausoa.
Valverderen arabera, hiruzpalau kanta izan ezik gainontzekoak aurretik landu zituen, baina hala ere, «nagitasuna alde batera utzi eta lan pixka bat» egin zuen. Hala, Donostiako Victoria Eugenia Antzokiko klub aretoan urtero udazkenean ospatzen den ‘Poesia orduak’ jardunaldien baitan eskaini zuten lehen aldiz ‘3 Lak’ ikuskizuna eta hori grabatu zuten. 2014ko hasieran Gasteizen eta Iruñean ikuskizun horrekin izango direla aurreratu dute bi lagunek, oraindik data zehaztu ez duten arren.
Lertxundi eta Valverde hain gustura aritu dira lanean ezen aurrerantzean ere antzeko proiektu bat garatzeko asmoa agertu duten. DVDan autobusean egindako bidaia baten berri ematen duen Rikardo Arregiren poema bat ere errezitatzen dute, Lizardik trenean egin zuen bidaia aitzakiatzat hartuta. «Gaurko poesia aztertzen ari gara orain. Arregiren autobusetik gertugo gaude Lizardiren trenetik baino», aitortu du Lertxundik.

Insultan a una esquiadora italiana por hablar ladino en una entrevista

La sanción a un mando por tocamientos a una cantinera desata una reacción machista en Irun

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza
