Naiz.info
Jersualen

Bake prozesua oztopatzea egotzi dio PANek Israelgo Gobernuari bi palestinarren heriotzekin

Palestinako Aginteak (PAN) Israelgo Gobernuari bake prozestua oztopatzea leporatu dio, ostegunean sarekada desberdinetan bi palestinar hil ondoren.

«Israelen aldeko jarrera honek bake prozesuan aurrera egiteko nazioartean egiten ari diren esfortzuak oztopatu nahi ditu eta negoziaketekin bukatu nahi du», esan du PANeko eledun Nabil Abu Rudeineh-k.

Ildo horretan, nazioarteko komunitateari «berehala neurriak hartzeko» eskatu dio israeldarren oldarraldiekin amaitzeko, «tentsioa eta indarkeria mantentzea besterik ez baitute helburu».

Asteazkenean palestinar bat hil eta beste sei zauritu zituen Israelgo Armadak Jeninen egindako sarekada batean. Bigarren heriotza atzo gertatu zen,