NAIZ.INFO
IRUÑEA

TCCko langileen greba hirugarren astean sartu da

Iruñerriko garraio publikoa kudeatzen duen TCC enpresako langileen greba hirugarren astean sartu da. Gutxieneko zerbitzuak betetzen ari dira, enpresaren arabera.

Herritarrak billabesa batera igotzen, iragan asteko irudi batean. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)
Herritarrak billabesa batera igotzen, iragan asteko irudi batean. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)

Billabesetako langileek hirugarren astea dute honakoa greba mugagabea hasi zutenetik. TCCko zuzendaritzarekin izan dituzten harremanetan ez da aurrerapausurik izan, aitzitik, enpresak kaleratze espedienteak ireki dizkie dozena bat behargini, sabotajeak egin izana leporatuta eta bidairen bat kobratu ez izana egotzita.

Langileek grebari eusten diote eta irtenbidea lortzeko Nafarroako Parlamentuko alderdien inplikazioa beharrezkoa dela uste dute.

Bien bitartean, grebak jarraitu egiten du eta enpresaren arabera gutxieneko zerbitzuak ongi betetzen ari dira, bai goizean nahiz iluntzean.