
Alfonso Cuaronek zuzendutako ‘Gravity’ filma izan da Oscar sarien 86. edizioko irabazle nagusia, filma onenaren saria falta izan bazaio ere; ‘12 years a slave’ filmak jaso baitu sari hori (‘12 años de esclavitud’ gaztelerazko moldaketan eta ‘Esclave pendant douze ans’ frantziarrekoan).
Espazioko biziraupen istorioa kontatzen duen ‘Gravity’-k zuzendari onenaren eta muntaia onenaren sariak jaso ditu, baita argazkilaritza onena ere (Emmanuel Lubezki mexikarrak gidatutako lana), soinu banda onenarena, soinu edizio onenarena, soinu nahasketa onenarena eta efektu bisual onenarena.
‘12 years a slave’-ek, filma onenaren saria jasotzeaz gain bigarren mailako andrazko aktorerik onenaren saria jaso du Lupita Nyong'o-k eta moldatutako gidoi onenarena John Ridleyk.
‘Dallas Buyes Club’ filman egindakoagatik sari bana jaso dute Matthew McConaughey (aktore nagusiarena) eta Jared Letok (bigarren mailako gizonezkoarena) eta filma honek jaso du makillaje sari onena.
Emakumezko aktore nagusiaren saria Cate Clanchett-entzat izan da ‘Blue Jasmine’ filman egindako lanagatik.
Jatorrizko gidoi onenaren saria ‘Her’ filmako Spike Jonzerentzat izan da eta ingelesez ez den filma onenaren saria ‘La grande bellezza’ filmak jaso du.
‘Frozen’-ek jaso du animaziozko filma onenaren saria eta baita abesti onenarena ere, ‘Let it Go’-rekin.

Insultan a una esquiadora italiana por hablar ladino en una entrevista

La sanción a un mando por tocamientos a una cantinera desata una reacción machista en Irun

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza
