
Biarritzeko alkatetzarako hautagai Max Brissonek (UMP) salaketa jarri zuen pasa den ostiralean udal hauteskundeetan irregulartasunak egon zirela ohartaraziz. Joan den martxoaren 30ean Michel Veunac hautagai zentristaren aurka herriko bozak galdu ondoren, Brissonek salaketa jarri zuen, bigarren itzulian izenpetu zuten 200 bozkatzaileren sinadurak lehen itzuliarekiko desberdinak zirela argudiatuz.
Sinadura horien azterketa egin du prefetak salaketaren ondoren eta «zenbait desberdintasun» aurkitu dituela onartu du, baina guztiak agerikoak eta beste hainbat herritan ere gertatutakoak. Gehienak «desberdintasun txikiak» direla esan du.
Bigarren itzuliaren ondotik, 425 bozetako tartea geratu zen Max Brisson eta Michel Veunac hautagaien artean.

Pais Vasco
Josu Urrutikoetxea: «Euskal gatazka politikoak konponbide demokratikoa behar du»

Fiestas
‘La Roja’ divide a la Plaza de Toros de Iruñea: «Puta selección» y «Yo soy español»

Euskal Herria
Una cornada en la cara en Mercaderes, un corredor épico y otro grotesco

Deportes
Muere un triatleta de 25 años en el Ironman de Gasteiz

Euskal Herria