Naiz.info
Zestoa

TS Fundicioneseko langileak itxialdia egiten ari dira beren lanpostuen defentsan

Zestoako TS Fundiciones-eko beharginak itxialdia egiten ari dira lantegian bertan. Beraien lanpostuak mantendu eta defendatzea da salaketa ekintzaren helburua. 7.30etan sartu dira enpresa barrura eta bertan jarraitzen dute. Arratsaldean manifestazioa egin da Zestoan, langileekiko elkartasunez.

TS Fundicioneseko langileak, lantegiko teilatuan, ‘Eusko Jaurlaritza, hau al da zuen lan politika?’ galdetzen duen kartelaren atzean. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)
TS Fundicioneseko langileak, lantegiko teilatuan, ‘Eusko Jaurlaritza, hau al da zuen lan politika?’ galdetzen duen kartelaren atzean. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)

TS Fundicioneseko langileak itxialdia egiten ari dira lehen ordutik Zestoako lantegian. Barrura sartzea debekatuta badute ere, beharginek salaketa ekintza abiatu dute, beraien lanpostuak mantentzeko helburuarekin.

Egoerari irtenbide bat bilatzeko Arantza Tapia Lakuako Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua bertaratzeko eskatu dute, eta itxialdia ordura arte mantenduko dutela agindu dute.

Ertzaintzaren zenbait patruila ere bertaratu dira eta lantegiaren kanpoaldean daude.

 

Goizean zehar Azpeitia, Zestoa eta Zumaiako alkateak izan dira tailer kanpoan eta eurek bideratu dituzte harremanak Ertzaintzarekin. Egun osoan zehar dabiltza hauek tailer inguruetara gerturatzen.

Arratsaldean, aldiz, manifestazioa egin da Zestoan langileekiko elkartasunez EH Bilduk deituta. Protestaren amaieran, poligonora bertaratzeko deia egin dute bertan.

150 langileko enpresa de TS Fundiciones eta guztien kaleratzea eskatua dago epaitegietan.