
Bilboko Arriaga plazan eginiko agerraldi batean, ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, Hiru eta EHNE sindikatuetako ordezkariek babesa adierazi diote Gure Esku Dago ekimenak antolatuta Durango eta Iruñea batuko dituen giza kateari.
Bi puntuen artean dauden 123 kilometroetako bakoitzeko enpresa bana ordezkatu nahi izan dute prentsaurrekoan.
Bertaratutakoek gisa horretako ekimenen garrantzia azpimarratu dute, erabakitzeko eskubideranzko urratsak emateko balio dutelako.
Gure Esku Dago dinamikaren helburua «gizartearen aktibazioa» lortzea dela nabarmendu dute, pluraltasunean oinarrituta erabakitzeko eskubidearekiko atxikimenduak lortuta.
Azkenik, dinamikak dituen hiru zutabeekin ados daudela adierazi dute: «Nazio bat gara, erabakitzeko eskubidea daukagu eta etorkizuna herri honetako herritarren esku dago».

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo

Mikel Zabalza gogoan: «Memoriaren herria gara, ezkutuan gorde nahi dutena argitaratuko duena»
