Ipar Euskal Herriko herritar talde batek, ekainaren 8ko giza kate erraldoia gogoan, Giza Katea Mugaz Gaindi ekimena antolatu du maiatzaren 31rako. Erabakitzeko eskubideak euskal herritar ororen esku behar lukeela arrazoituta, aldarrikapen hori sei herritara zabalduko dute datorren larunbatean.
Hendaian (Santiagoko zubi zaharrean), Saran (Lizuniagan, Dutournieren harrian), Dantxarinean (Sareta ostatu ondoan), Baigorrin (Izpegiko kaskoan), Larrañen (Erroi mendin) eta Ütürzehetako lepoan osatuko dira giza kateak.
Herritarrei goizeko 11.30ean bertaratzeko deia egin diete, ekimena eguerdiko 12.00etan egiteko. Deialdia Hego Euskal Herriko biztanleei ere luzatu zaie.

Euskal Herria
Identifican a la navarra María Luisa Eugui entre los fallecidos en el accidente de Adamuz

Euskal Herria
Euskotren pospone por «motivos operativos» el cambio de andenes anunciado horas antes

Cultura
Oihu bat Palestinara jaialdia, martxoaren 21ean Durangon, «ondorio errepresiboei» aurre egiteko

Euskal Herria
La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Euskal Herria


