NAIZ.INFO
DONOSTIA

«Pilotakadaz Pilotakada», euskal presoen sakabanaketaren aurka

Etxerat elkarteak antolaturiko «Pilotakadaz Pilotakada» txapelketako finalak jokatu dira herri ezberdinetan. Herritarren «elkartasun eta konpromisoari» esker presoen sakabanaketarekin bukatuko dela nabarmendu dute.

Uharteko frontoian burutu duten ekimena. (Jagoba MANTEROLA / ARGAZKI PRES)
Uharteko frontoian burutu duten ekimena. (Jagoba MANTEROLA / ARGAZKI PRES)

Lekorne, Uharte, Elorrio, Gasteiz eta Tolosako pilotalekuetan «Pilotakadaz Pilotakada» txapelketaren finalak jokatu dituzte Etxerat elkarteak presoen eskubideen errespetua aldarrikatzeko eta sakabanaketarekin amaitzeko.

Tolosako Beotibar frontoian egin duten ekitaldian Espainako eta Frantziako estatuek ez dutela urratsik egin nahi «bake justu baten alde» salatu dute. Hala ere, gaur egungo espetxe politika herritarren «elkartasunari eta konpromisoari» esker nabarmendu dute.