
«Josu Erkoreka gezurretan ari da eta berak badaki hala dela, ondo baino hobeto dakielako presoak eskari indibidualak egiten ari direla legediak aitortzen dizkien eskubideak eskatzeko, hau da, sakabanaketa bertan behera utzi eta Euskal Herrira itzultzeko eta, baldintzak betetzen dituztenen kasuan, askatasuna lortzeko», adierazi du Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkideak, Lakuako bozeramaileak egin dituen adierazpenen harira.
EH Bilduren ustez, deklarazio horiekin Erkorekak «EAJ zein Jaurlaritza euskal presoen eskubideak urratzen dituztenen ondoan kokatzen ditu».
«EAJk erabaki bat hartu du, PPrekin eta espainiar Gobernuaren estrategiarekin bat egitea», salatu du.
Arzuagak gogora ekarri du indarrean dagoen legearen arabera preso gehienek kalean egon beharko luketela. PPren «mendeku politika» gaitzetsi du eta EAJren «jokoa» ere salatu du, «bere diskurtsoak presoen eskubideak betetzeko obligazioa haiek egin beharreko ordainketa politiko baten menpe kokatzen duelako».
Koalizioaren iritzia, presoen «gaia astinduz EAJk arreta mediatikoa desbideratu nahi du, bere politika ekonomikoak dakarren txikizioa ezkutatzeko».

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez


