
Ostegunera atzeratu zuen lehenbizi erabakia eta gaur esan du Baionako auzitegiak Ziburuko ikastolaren kanporatzea ez duela baimenduko. Kanporatzearen inguruan ez du erabakirik hartu eta beraz egungo Marinela auzoko tokian jarraituko du Kaskarotenia ikastolak. Udalak beste epaitegi batear jo beharko luke auziarekin jarraitu nahi izatekotan eta ikastolako ordezkariek elkarrizketarako deia egin diote, Ziburuko ikastolarentzat leku iraunkorra lortu dadin.
Seaskak ohar bidez poza agertu du erabakiagatik, argitu du gainera Herriko Etxeak ordaindu beharko dituela prozedura gastuak eta herritarren sustengua eskertzearekin batera deia berretsi dio Poulouri: «behin betiko konponbidea Ziburun berean atzemateko eta ez auzitegien aitzinean».
Ziburuko ikastolak eta Udalak adostua zuten egungo lekuan ezartzea hezkuntza zentroa, baina uztailean amaitzen zen hitzarmena. Horregatik, Poulouk ikastola kanporatu eta bertan segitzen zuen egun bakoitzeko 100 euroko isuna eskatu zituen. Kanporatze hori ez zen legezkoa ikastolako arduradunen arabera eta orain epaitegiek ere hori babestu dute.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Herri Norte rechaza las agresiones sexuales e instituciones piden que se aclaren los hechos

La "Y vasca" acumula 2.200 millones de sobrecostes y 20 años de retraso

Euspel pide 4 años y medio para los antifascistas y ELA acusa a Lakua de proteger a Falange
