naiz
bilbo

De Marcosek kontratua berritu du Athleticekin 2019ra arte

Athleticek eta Oscar de Marcosek jokalariaren kontratua luzatu dute 2019ko ekainaren 30era arte. Kontratu berriaren etete klausula 40 milioi eurokoa izango da.

Oscar de Marcos, artxiboko irudian. (DANI POZO / AFP)
Oscar de Marcos, artxiboko irudian. (DANI POZO / AFP)

De Marcosek 25 urte ditu eta 2009/2010 denboraldian iritsi zen Athleticera, Alavesetik. Debuta Europa League txapelketan egin zuen, Young Boys talde suitzarraren aurka Bernan lortutako garaipenean (1-2).

Bilbon seigarren denboraldia hasi duen jokalariak 194 partida ofizial jokatu ditu talde zurigorriarekin, eta 24 gol sartu, horietako sei Europan.

2019ra arte Athleticen jarraituko du, 40 milioi euroko etete klausularekin.