NAIZ
IRUÑEA

Zauritu larri bat izan da Larraunen bart izan den istripuan

Larraun inguruan NA-1300 errepidean 22.30ak aldera bi autok elkar jo zuten eta bi zauritu eragin zituen istripuak, horietako bat larri dago. 77 urteko Azpirozko gizona da larri dagoena eta beste zauritua, Ezkurrako 54 urteko gizonezkoa ere ospitalera eraman zuten baina bere egoera ez da larria.

22.30ak aldera izan da istripua NA-1300 errepidean Larraun inguruan. Bi autok elkar jo eta bi gidariak zauriekin Iruñeko ospitalera eraman zituzten. Horietako bat egoera larrian dago, 77 urteko Azpirozko gizona da. Bestea, 54 urteko Ezkurrako gizona ere ospitalera eraman zuten baina ez du zauri larririk.