@arianekamio
Donostia

Durangoko tarota: Azokak dakarrenari begira

Karta guztiak mahai gainean daude. Aurkeztu beharrekoa aurkeztuta, datorrenari begira jartzea besterik ez da falta. Gaur abiatu da Durangoko 49. Disko eta Liburu Azoka, inoizko parte-hartzaileena. 254 erakusmahai, 150 ekitaldi eta 500 sortzaile. Nola dator aurtengo hitzordua? Aurreikuspen lanetan jarri dira argitaletxe eta diskoetxeak. [DURANGO NAIZ/AGENDA-n]

Nola dator aurtengo Durangoko Azoka? Galdera ederra lerrootan planteatzen dena. Aurreko urteetako zifrekin aurreikuspenak egiten hasiko bagara, ez da hain zaila esatea jendetza ibiliko dela Landako Gunean, Toti Martinez de Lezeak sekulako ilarak izango dituela eta diskorik salduenen artean Berri Txarrak egongo dela.

Tarotera ere jo genezake, Evaristo Paramosek atzo argitaratutako elkarrizketan adierazi moduan. Kartak mahai gainera bota eta sinboloek esan dezatela astelehenera bitarte zer emango duen aurtengo Azokak. Jarriz gero, egingo genuke, baina ez dugu mahai biribilik, ez eta kristalezko bolarik ere; kartarik ere ez poltsikoan. Eta are gutxiago, kazetari honek ere ez dauka ez txanponez inguratutako zapirik buruan, ez eta tarotaren unibertsoak esaten duena interpretatzeko dohainik ere. Domaia. Baina laguntza apur batekin egingo dugu zerbait.

Orain arte jasotako datuekin hurbilketa bat egiten saiatuko gara, Azokara etorriko denaren predikzio propioa egitearren. Gaurtik astelehenera bitarte zabalduko ditu ateak Landako Guneak. Eskolei begira jarritako jardunaldia izango da gaurkoa eta, kontuan izanik «durangozale» gehienak arratsaldera arte behintzat lanean edo beste zereginetan izango direla, gaurkoa jardunaldi lasaia izango dela aurreikus daiteke. Bihartik aurrera, Durango tropikala: hotza kalean eta sapa itzela Goienkale, Barrenkale eta Artekalen. Urterokoa.

Zifra ofizialek ere ematen dute zantzurik. Inoizko Azokarik parte-hartzaileenaren aurrean jartzen gaituzte. Zenbaki batzuk botatzekotan, hauexek: 245 erakusmahai, 150 ekitaldi eta 500 sortzaile. Argizaiola Anuntxi Aranak jasoko du bihar San Agustinen egingo den sari-banaketa ekitaldian eta herrialde gonbidatua Okzitania izango da. Kultura eta hizkuntza. Euskal Herriarekin duen lotura eta euskarak eta okzitanierak historikoki izan duten harremanean sakonduko da. Hasi aurretik bero dago dagoeneko Azoka. Ederra prebisioa. Baina jo dezagun salmahaietara, Landako Guneko barrunbeak borborka dabiltzan standetara.

Salmahaietan diote...

Zein da argitaletxe eta diskoetxeek egiten duten aurreikuspena? Nola dator haientzat Azoka? Txalapartatik Mikel Sotok erantzun digu. «Bero datorrela» esatea topikoa omen da. Bueno ba... nolakoa izango da orduan? «Batzuetan iruditzen zait editoreok okerrenak garela horrelakoei erantzuten. Iraila eta abendua bitarteko denbora burbuila baten baitan ematen dugu, lanari gure onena emanez eta, azkenean, Azokara heltzen garenerako perspektiba galduta daukagu». Irakurri, zuzendu eta aurkeztu. Editore gehienen martxa da Azoka aurreko hilabeteetan eta maiz «zaila zaigu jakitea, kasu bakan batzuk kenduta, gure liburuokin zer gertatuko den». Jose Mari Esparza dakar lerrootara. Bere ustez, «argitaratzea arku batekin tiro egitea da; den baino handiagoa ikusten duzun irakurle-ehiztariengana zuzentzeko duzu gezi-liburua eta jaurti egiten duzu... baina zure eskuetatik askatu bezain pronto, liburuak bizitza propioa eskuratzen du eta ezinezkoa da jakitea zer gertatuko den». Diana mugikorra eta gezi bihurria; kasik asmaezin izan arren, bada erdi-erdian iltzatzen duenik. Erosleak emango dio botere hori. «Diru gehiago edukitzeak ez du esan nahi kulturan gastatzeko gogoa izango duzunik, baina, tira, agian egia bihurtuko du Azoka bero datorrelako topikoa. Gauez bederen». Ikusiko dugu.

Elkarrera jo dugu gero. Olatz Osak hartu gaitu. Garrantzia eman dio Azokari, euskaltzale eta kulturgileen arteko topaleku den neurrian. «Gure lana eta sortzaileena ezagutzera emateko lekua, bozgorailua» da Durango eta, bereziki, «publikoarekin zuzenean kontaktuan egoteko aukera paregabea da». Sinadurak, elkarrizketak, selfie-ak... eta Ahotsenea eta enparauak. «Sortzaileen zuzenekoak, euskarri eta kultur adierazpide desberdinen agertokiak, liburu eta diskoak (nobedade zein fondokoak) ikusi eta erosteko aukera... Harrera oso ona izan du eskaintza osatu horrek jendearen aldetik eta, aurten ere, azken urteotan bizi izan dugun bezala, Azoka bizi eta jendetsua izatea espero dugu».

Ez da izen handientzako gune izango bakarrik. «Zorionez kalitate handiko sortzaile berriak daude euskal literaturan, urte osoan zehar ezagutzera eman nahi izan ditugunak, eta hemen, Durangon ere, horixe nahi dugu, autore kontsakratuei ez ezik, idazle berriei ere leku egin nahi diegu, eta beren lana ezagutarazi». Sortzen duenaren eskuak balio berbera dutelako...

Sortzaileena da

... Azoka bera sortzaileena bilakatu da azken urteetan. Gorka Arresek, Susa argitaletxetik, zinez azpimarratu du ideia hori. «Garai batean Azoka enpresa editorialen azoka bat zen nagusiki. Orain, aldiz, sortzaileen Azoka baterantz hurbiltzen ari gara pixkanaka». Aldaketa pozgarria, bere hitzetan. «Egitura zurruntzen» ari zen inpresioa du; orain, aldiz, «malgutasuna irabazten jarraitzeko aukerak zabaldu egingo dira». Berea, zuzeneko aurreikuspena da: «Susmoa dut gauzek aldatzen eta garatzen segituko dutela, belaunaldi berriek protagonismoa hartuko dutela hurrengo urteetan, egiteko modu asko berrituko direla». Eta sakonago doa Arrese: «Gero eta agerikoagoa da sortzaileek esateko asko dutela. Eta horrekin batera, sortzaileen ahalegin eta eskubideen garai berrietarako jauzia ere etorriko da kulturako esparru gehienetan, mundu osoan». Egile eskubideak jarri ditu begi bistan. Ez dira kudeatzailearen eskubideak. Ez. «Egileak euren sormenetan laguntzeko eta indartzeko dira egile eskubideak, ez egileen obrak pribatizatzeko eta ustiaketan sakontzeko», dio.

Eta liburuetatik diskoetara. Azokako joan-etorriak, estresak, lan kargak, ez gaitu salmahai guztietara iristen utzi. Bezperako zurrunbiloan murgilduta dabiltza guztiak eta ezinezkoa izan da askorekin harremana lotzea. Aurreikuspen zerrenda hau, beraz, hankamotz geratuko da.

Gor diskoetxetik Patxi Goñik arnasaldia hartu du guretzat. «Euskal Herriko musikaren zaleak berreskuratzen hastear gara», bere hitzetan. Euskal musikagintza, euskarazkoa eta gaztelerazkoa, krisiak jota dago eta egoerak barne mundu osoari eragiten dio. Musikariak, managerrak, banatzaileak, aretoak, zigiluak, dendak eta ikusleak, guztiak elkarrekin doaz. «Pirateria eta mundu digitala agertu zirenean, batzuek uste izan zuten ez zela haien kontua, baina argi ikusi da ez dela hala izan», dio Goñik. Bidean itxi diren denda, zigilu eta agentziek argi erakutsi dute. Aurrerantzean jarraitu beharreko bidea zein den badaki Goñik: «Indarrak batu behar dira eta elkarlana sustatu behar da. Iristen ez garen eremuetan, instituzioetako laguntza ekonomikoa beharko dugu».

Eta honaino Durangoko Azokaren tarotak eman duena. Erredakzioko mahaitik eserita ezin askoz gehiago egin. Karta guztiak bota ditugu mahaira eta norberak eman die behar edo nahi izan duen irakurketa. Orokorrean, perspektiba positiboarekin doaz guztiak salmahaietara. Astelehenera arte itxaron beharko da Gerediagak egiten duen balorazio ofizialaren zifrak ezagutzeko. Bitartean, ahal duena edo nahi duena azokaratu dadila, eta epai dezala in situ etorkizuna ongi ala gaizki iragarri dugun.

XV Azoka Alternatiba, una propuesta con la autogestión como paradigma

Van quince años de Azoka Alternatiba. Una opción cultural que apuesta por un feria donde el protagonismo sea para las formaciones que autogestionan su trabajo tanto desde un grupo de música, una distribuidora... o radio libre. La plusvalía no es un fin ni un principio.

Los organizadores apuntan: «La Azoka Alternatiba pretende ser un punto de comunicación y difusión de nuestras ideas. Para ello, durante los cuatro días en los que se desarrolla, contaremos con actividades constantes como charlas, conciertos, teatro infantil, proyecciones, emisiones de radio desde la carpa..., que reflejan una pequeña parte de las experiencias, ideas o luchas que se vienen desarrollando en los últimos años. Además, se contará con una muestra permanente de material escrito a cargo de más de 20 editoriales, librerías y distribuidoras procedentes de diferentes lugares».

Se presentan libros y discos y en el gaztetxe de Sapuetxe habrá alrededor de quince conciertos, la mayoría de Euskal Herria, pero también de Catalunya y otros lugares del Estado. En la carpa, que ayer mismo montaba la organización de Azoka Alternatiba en Azoka Kalea, serán visibles los trabajos de más de una veintena de colectivos autogestionarios, desde radios libres a distribuidoras. La propuesta alternativa no cuenta con subvenciones ni las solicitan, «no es nuestra forma de trabajar», apuntan los organizadores.

DDT, uno de los colectivos presentes, apunta: «Afortunadamente existe un público fiel que año tras año visita la carpa. Organizativamente se hace lo que se puede aunque sigamos con ciertos niveles de precariedad. Por lo tanto ni asomo de acercarnos a lo establecido. Se podrían mejorar muchas cosas y todavía seguiríamos estando alejados de lo oficial».

En este aspecto, los conciertos y la solidaridad de los músicos resulta fundamental: «La organización basa su presupuesto en la realización de dichos actos, para ser exactos los conciertos. Que con la inestimable ayuda de Sapuetxe gaztetxea, tenemos un local donde realizarlos. El dinero básicamente sale de la barra», explican desde DDT.

En lo musical, lo que aporta DDT da idea de lo que puede ser la globalidad, el enriquecimiento que se logra entre todos y lo mucho que se puede encontrar en la carpa y a precios muy asequibles: 28 Eskupitajos, Diana Lagarto, La Hora del Primate, Bajo Presión, Krimen y Kastigo, Trigger Travis, Control de Plagas/Guillotina, Meren, Oliba Gorriak, Sembrando Kaos... Además de varios libros. Contacto en http://azokaalternatiboa.blogspot.com.es. P. CABEZA