Arkaitz Estiballesen erreinualdiari amaiera eman dio Fredi Paiak eta bera da Bizkaiko bertsolarien txapeldun berria, berak #josi du burura txapela milaka zalek bero-bero izan duten Bilbao Arenan.
Inoizko jendetsuena izan da 4.350 pertsonek emozioz airean beterik izan duten finaleko eskenatokia. 901 puntu lortu ditu Paiak eta 874,5 Estiballesek.
Hirugarren Etxahun Lekue izan da (512) eta laugarren Oihana Bartra (482,5). Puntu erdira izan du Jone Uria (482) eta gertu gainontzekoak ere. Onintza Enbeitak 479 puntu lortu ditu, 478,5 Iratxe Ibarrak eta 452 Xabat Galletebeitiak.
Azken agurrean Fredi Paiak aitari eskaini dio txapela, aurrez eskainiko ez zienei barkamena eskatuz. Txapela Kristina Mardarazek jantzi dio eta azken puntuan «gaurkoa ere garaipen bat da, ta egin dagigun festa» esan du. Festa, eszenatokiko zortziena, bertatik bertara jarraitu duten 4.350ena eta Info7 irratiaren bidez, adibidez, urrunetik jarraitu duten guztiena, bertsoa #josi duten denena.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

«Dirigiremos Venezuela hasta que haya una transición», proclama Trump tras secuestrar a Maduro

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas

