
Oihana Mardaras aske geratu da Soto del Real espetxetik irten eta gero. 20.00ak aldera atera da gazte santutxuarra eta etxera bidean da.
Mardaras Soto del Realera eraman zuten Murtzia IItik, joan zen astelehenean Auzitegi Nazionalean epaitu zutela-eta. Bilbon 2008an PSEren Abusuko egoitzaren aurkako atentatuagatik epaitu zuten, baina Mardarasek parte hartu izana ukatu zuen. Fiskalak 66 urteko espetxe zigorra eskatu zuen, Ibai Beobidek Guardia Zibilaren esku inkomunikatuta egin zituen adierazpenak oinarri hartuta. Epailearen aurrean deklarazioak torturapean egin zituela esan zuen Beobidek. Oraindik sententziarik ez badago ere, Mardaras aske utziko dute.
Joan zen apirilaren 13an, Auzitegi Gorenak santutxuarrari ezarri zioten 29 urte eta erdiko kartzela zigorra baliogabetu zuen; orduan ere Beobidek inkomunikazioan egindako deklarazioetan oinarrituta zigortu zuen Auzitegi Nazionalak, baina Gorenak ez zituen aintzat hartu, epailearen aurrean berretsi ez zituelako.
Mardaras 2009ko ekainaren 30ean atxilotu zuten Estatu frantsesean eta lau urteko espetxealdiaren ostean Espainiaratu egin zuten.

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
‘Gutun bat Kottori’: «Gazteoi dagokigu gai hau bertze modu batera lantzea»

A prisión el detenido tras el crimen machista de Barakaldo, por homicidio y agresión sexual
Buscan a una joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia
