
Josetxo Silguero izango da aitzindarietako bat Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburutzarekin koprodukzioan antolatutako PUNKT Donostian izeneko kontzertuarekin. Bestalde, Iñaki Salvador, Gonzalo Tejada eta Borja Barruetak ere izango dute protagonismorik, Andrezej Olejniczak eta Maciej Fortuna poloniarrekin kolaboratuz.
Bullet Proof Lovers-eko kideek agertoki berdean joko dute; Sky Beats taldeak bi emanaldi eskainiko ditu Kursaaleko terrazetan; eta Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestrako big bandak ere kontzertua emango du.
Aipaturikoez gain, urtarriletik apirilera arte luzatu den hautatze prozesutik ateratako hamar talde daude, baita 2014an diskoa argitaratu zutelako programatutako bost talde ere, eta Musikenek hiru talde proposatu ditu.
Guztira, bada, 25 euskal talde eta bakarlarik hartuko dute parte Heineken Jazzaldiaren 50. edizioan. Programazioa itxi aurretik, ordea, beste talderen bat ere gehitu daitekeela gaineratu dute.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

El Supremo confirma las condenas a Zulueta y Enparantza y reduce las de Zuriarrain y Sarriegi

PNV ganaría en Bizkaia mientras EH Bildu es la fuerza emergente, según un sondeo foral
